Nikkei 225

Nikkei 225.

Nikkei 225 (japonieraz: 日経平均株価 Nikkei Heikin Kabuka?) , arruntki soilik Nikkei deitua, Japoniako merkatuko burtsa indizerik ezagunena da. Tokioko burtsan kotizatzen duten 225 baliorik likidoenek osatzen dute. 1971tik Nihon Keizai Shinbun (Negozioen Japoniar Egunkaria) egunkariak kalkulatzen du, honen inizialengatik datorrelarik indizearen izena.

Balio hauek euren likidezia handiagatik bereizten dira. Bere 100 basea 1949ko maiatzak 16an du. 38957,44ko gehiengo batera iritsi zen 1989ko abenduak 29an.

Nikkei indizeko balioek prezioen bidez haztatzen dute, eta ez kapitalizazio bidez, kalkulu hau batez besteko sinple batengandik ezberdina den arren, zatitzailea oso estua bait da.

Bere osagaien zerrenda urtero berrikuskatzen da, eta aldaketak urria hasieran gauzatzen dira, salbuespeneko kasuetan, aldaketak beste data batzuetan sar daitezkeen arren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search